Prentsa oharra – Quadballeko Euskal Selekzioak zortzigarren postua eskuratu du «Quadball Nations Cup» txapelketan, Ingalaterra, Frantzia, Vietnam eta Herbehereei irabaziz.
[Sodupen, 2023ko urriaren 15an] Urriaren 7an eta 8an, Euskal Selekzioak parte hartu zuen azken txapelketatik 5 urte igaro ondoren, Selekzioa zelaira itzuli zen «Quadball Nations Cup» lehiaketan parte hartzeko. Oraingo honetan, euskaldunek lehen aldiz nazioarteko selekzioen aurka jokatu zuten eta sailkapenean zortzigarren posturaino igotzea lortu zuten. Lehenengo egunean, «Heriotzaren taldea» ezizenaz bataiatu zen taldean, Euskadik […]