Quadballa Urdulizeko LanPartyan: Prest… Urduliz Link Up!

Euskadi Quadballek hilabete honetan ospatuko den Urduliz Link Upekin, teknologia eta gaming-aren jaialdi handiarekin, egin du bat. Ekainaren 20 eta 21ean bertaratzen zareten guztiok gure standetik pasatzeko aukera izango duzue quadballari buruz galdetzeko, baita kirola probatzeko ere.

Quadballa errugbia, eskubaloia eta brilea konbinatzen dituen kirol misto eta inklusiboa da. Euskadi Quadballek informazio postu bat eramango du Lan Partyra eta kirola ezagutzeko jarduera ezberdinak antolatuko ditu.

Hastapenerako doako txapelketa

Urduliz Link Upen quadballaren inguaren informatzeaz gain lanparty honetarako esklusiboki sortutako doako txapelketa batean parte hartzeko aukera izango duzue ere. Formulario hau betetzen duzuen guztiok zuen lehen lehiaketa jokatu ahal izango duzue, kirola probatu eta bere xarma zuzenean ezagutu ahal izateko.

Txapelketa honetarako talde mistoak sortuko ditugu zoriz parte-hartzaile guztiekin. Taldeek partidu azkar batzuk jokatuko dituzte quadballaren inguruan ikasi eta benetako lehiaketa baten esperientzia bizitzeko. Txapelketa hau ezin hobea da quadballean jokatzeko irrikitan zaudetenontzat eta lotsak eta beldurrak kendu nahi dituzuen guztiontzat.

Quadball eta bideojokoak?

Ziuraski ez zenekiten, baina badira jada gure kirolean oinarritutako hainbat joko. Eta ez, ez gara Quidditch Champions edo Harry Potter: Quidditch World Cup jokoei buruz ari. Quadballaren elkarte barruan sortu diren jokoei buruz ari gara, IQAren arautegi ofiziala jarraituz.

Courtyard Broomball

Izen bitxia, ezta? Courtyard Broomball 2018an sortu zen, gure kirola quadball izenera aldatu baino lehenago, eta quidditch izenak zekarren copyright demanda saihestu behar izan zuen. Early Acessetik atera ez zen joko honetan benetako jokalariekin jokatu zaitezke; Héctor Cabrera bera izan dezakezu zure taldean bilatzaile gisa adibidez.

Trihoop

Trihoop beste eskapada bat da Warner Brosen copyrightari ihes egiteko. Proiektu berri honetan quadball talde baten entrenatzaileaizango zara eta kontrako taldearen eraso eta defentsei aurre egiteko estrategia ezberdinak aukeratu beharko dituzu. Horretarako, defentsa eta erasorako formazio ezberdinak izango dituzu. Gai izango al zara eraso eta defentsa bakoitzaren indargune eta ahuluneak aurkitzeko?

Gainera, ez duzu zertan edozein talderekin jokatu. Euskal Selekzioaren entrenatzailearen lekua har dezakezu eta 2025eko Quadball Mundu Kopan Eskoziaren aurkako partidua berriro bizi ahalko duzu. Benetako partiduan, Euskadik 22.postua lortu zuen garaipen horrekin.

Euskadi eta Eskozia aurrez-aurre Trihoopen web orrialdeko pantaila-irudian.
Foto de la euskal selezkioa estrenando la equipación eguzkilore. Foto de «Aita».

Prentsa oharra – Quadballeko Euskal Selekzioak zortzigarren postua eskuratu du «Quadball Nations Cup» txapelketan, Ingalaterra, Frantzia, Vietnam eta Herbehereei irabaziz.

[Sodupen, 2023ko urriaren 15an] Urriaren 7an eta 8an, Euskal Selekzioak parte hartu zuen azken txapelketatik 5 urte igaro ondoren, Selekzioa zelaira itzuli zen «Quadball Nations Cup» lehiaketan parte hartzeko. Oraingo honetan, euskaldunek lehen aldiz nazioarteko selekzioen aurka jokatu zuten eta sailkapenean zortzigarren posturaino igotzea lortu zuten.

Lehenengo egunean, «Heriotzaren taldea» ezizenaz bataiatu zen taldean, Euskadik eguzkilore ekipazioa estreinatu zuen Frantzia, Italia, Ingalaterra, Espainia eta Kataluniaren aurka lehiatzeko. Bost enfrentamendu horietan Euskadik Ingalaterrari irabazi zion, eta talde euskaldunaz gain Italiak soilik lortu zuen egun hari irabaztea. Egun horretan Euskadik 26 gol sartu zituen eta 63 sartu zizkioten. Harrapaketei dagokienez, 5etik 4 hartu zituen.

Lehen eguneko emaitzak: Euskadi 40-120* Frantzia, Italia 180-110* Euskadi, Euskadi 90*-80 Ingalaterra, Catalunya 120-70* Euskadi, Euskadi 70*-160 Espainia.

catch

Egun gogor horren ondoren, Euskadi, kemena galdu gabe, igandera iritsi zen borroka emateko prest. Bigarren egunean, selekzioak Vietnam, Herbehereak eta Frantziaren aurka jokatu zuen, partidurik galdu gabe eta zortzigarren postua lortuta. Gertaera gogoangarria izan zen, bertaratutakoen iragarpenek 10-14 postuen artean kokatzen baitzuten selekzioa. Egun horretan Euskadik 30 gol sartu zituen eta 14 sartu zizkioten. Harrapaketei dagokienez, 3tik 2 hartu zituen. Txapelketaren amaieran Euskadik 56 gol sartu zituen, 77 sartu zizkioten eta 8 harrapaketatik 6 hartu zituen.

Bigarren eguneko emaitzak: Vietnam 30-150* Euskadi, Herbehereak 70*-130 Euskadi, Euskadi 80*-70 Frantzia

Euskal Selekzioaz gain, Espainiako selekzioaren lorpena nabarmendu behar da, lehen postua eskuratu baitu. Kataluniako selekzioak ere Euskadi baino bi postu gehiago lortu ditu, seigarren postuan. Euskadik nazioartean aurreko esperientzia zuten selekzio hauen aurka izan zituen norgehiagoka zuzenetan porrota lortu zuen.

Salouko (Tarragona) «Mediterranean Sport Village» kirol-gunea izan zen kirol-ekitaldi zirraragarri honen eszenatokia. Selekzio parteartzaileak, Katalunia eta Espainiaz gain, Japonia, Vietnam, Turkia, Austria, Alemania, Txekia, Irlanda, Eskozia, Eslovenia eta beste hainbat herrialdeetatik zetozen. Txapelketa aukera paregabea izan zen aurtengo Munduko Txapelketara joaterik izan ez zuten selekzioek eta joan ziren selekzioetako bigarren taldeek lagunarteko lehia giroan bat egiteko.

Quadballa 20 urteko kirol misto eta inklusiboa da. Errugbia, eskubaloia eta zelai errearen ezaugarriak bateratzen ditu, eta oso estrategikoa eta taktikoa da, inork galdu ezin duen ikuskizun paregabea! «Quadball Nations Cup» aukera paregabea da kirola maite dutenek partida zirraragarriez gozatzeko eta hainbat nazionalitatetako quadball jokalarien trebetasuna gertutik ikusteko. Kirola hobeto ulertzeko, kontsultatu «¿Qué es el quadball?» bideoa.

Kirol hau duela 9 urte hasi zen jokatzen Euskadin, eta denbora horretan zehar talde bat baino gehiago eratu dira probintzia bakoitzean, eskualdeetako txapelketetatik hasi eta herrialde bakoitzeko onenaren aurkako Europako txapelketetaraino. Euskadi Quadball elkarteak antolatzen ditu ekitaldiak eta erakustaldiak, ikastetxeekin koordinatzen da kirola egiteko eta Euskadiko kirolaren kudeaketa guztiak egiten ditu. Gaur egun, guztiz doakoa den Unitate Didaktiko bat eskaintzen dute, DBHko 1. eta 4. mailako geletan ezartzeko prest dagoena. Ikus https://www.euskadiquadball.eus/unidad-didactica-de-e-f/

Quadball Nations Cup-eko ranking finala. Espainia lehenengoa, Italia bigarrena, Turkia hirugarrena, Kalatunia seigarrena eta Euskadi zortzigarrena.
Quadball Nations Cup-eko ranking finala. Espainia lehenengoa, Italia bigarrena, Turkia hirugarrena, Kalatunia seigarrena eta Euskadi zortzigarrena.
Euskal selezkioa eguzkilore ekipazioa estreinatzen. «Aita»-ren argazkia.
Euskal selezkioa eguzkilore ekipazioa estreinatzen. «Aita»-ren argazkia.
elekzioaren argazkia Quadball Nations Cup-eko kopa altxatzen. Gio Forino-ren argazkia.
Espainiako selekzioaren argazkia Quadball Nations Cup-eko kopa altxatzen. Gio Forino-ren argazkia.

Ekitaldiaren funtsezko xehetasunak:

Ekitaldiaren izena: Quadball Nations Cup

Data: 2023ko urriak 7 eta 8

Lekua: Mediterranean Sport Village, Salou, Tarragona

Selekzio parte-hartzaileak: 18 nazioarteko selekzio

Jokalari Kopurua: 350 Gutxi gorabehera

https://linktr.ee/theqnationscup

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:

Ane Aranguren 

622 29 00 82

quadball.comunicacion@gmail.com