
Euskadi Quadball Elkartea
Ongi etorri Euskadiko Quadball Elkartearen web orrialdera, kirol zoragarri honen praktikan interesatuta dagoen ororen elkargunea, eta gure kirol gogokoenaren zabalkuntza, sendotze eta aitorpenerako gure ekarpena.
Orrialde honetan kirola, honen edapenerako guk egiten dugun lana, bazkide diren taldeak eta antolatzen ditugun ekitaldiak ezagutu ahal izango dituzu.
Euskadi Quadball euskal lurralde historikoan eta inguruetan quadball-a sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. 2016ko urriaren 14ean lortu zuen ofizialtasuna taldeen arteko loturak indartzeko helburuarekin eta horretarako erakunde antolatzaile fidagarri eta iraunkor bat izatea bilatzen du, etenik gabeko bilakaera bat lortzeko asmoz.
Azkenik, Elkarteak agintari eskudunek quadball-a kirol gisa aitortzea du helburu, baita kalitate eta berme gorenak ziurtatuta izango dituen txapelketa bat ahalbidetzen duen Kirol Federazio baten sorkuntza ere.
Quadball-a 2005 urtean EEBBetan Vermonteko Middlebury Unibertsitatean sortutako kirol mistoa da. Ordutik, garapen eta zabalkuntza handiaren ostean, gaur egun mundu mailan parte hartze handia dauka, batez ere Europa eta Amerikan (2016 urtean Frankfurten jokatutako azken mundu mailako lehiaketaren arabera).
Kirol honetako oinarri garrantzitsuenetarikoa inklusioa da. Pertsona ororen partaidetza bultzatzen du eta partaide guztien arteko errespetua, bizikidetza eta onarpena babesten dituen arautegia dauka horretarako. Hori dela eta, gizarte-bokazio handiko kirol gisa nabarmendu da berehala.
Euskadi mailan egitura antolatzaile nagusia izanik, Elkarteak, bere aldetik zein elkarlanean, taldeen arteko lehia ardatz duen hainbat ekitaldi antolatzen ditu, betiere kirola ezagutzera emateko helburuarekin eta barne hartzen dituen taldeen hobekuntzaren euskarri gisa jokatuz.
Egun, eskualde-, nazio- eta nazioarteko mailako txapelketetan parte hartzen duten 4 talde ditugu gure elkartearen barnean. Quadball munduan lehen pausuak ematen interesatua dagoen orori irekiak daude ere, beraz, ideia, proiektu edo eskaera edozein dela ere haiekin kontaktuan jar zaitezke.
GALERIA
EKITALDI EGUTEGIA
AZKEN ARGITALPENAK


‘Quidditcha Ikastolan’ aurkezten da, hezkuntza eredu berriaretzako kirola
Interesting links
Here are some interesting links for you! Enjoy your stay :)Pages
- Beharrezko materialak
- Bizkaia Boggarts
- Euskal Kopa 2018
- Euskal Liga
- Euskal Liga 2015-2016
- Euskal Liga 2016-2017
- Gorputz Hezkuntzarako Unitate Didaktikoa
- Hasiera
- Iparraldeko Liga
- Iparraldeko Liga 2017-2018
- Kontaktua
- Mangamore Quidditch Kopa
- Mangamore Quidditch Kopa 2015
- Mangamore Quidditch Kopa 2016
- Mangamore Quidditch Kopa 2017
- Ofizialak
- Transpiriniotar Kopa
- Transpiriniotar Kopa 2015
- Transpiriniotar Kopa 2016
- Transpiriniotar Kopa 2017
- Blue Gryffins Burgos
- Ekitaldiak
- Elkartea
- Ez ofizialak
- Iparraldeko Liga 2018-2019
- Mangamore Quidditch Kopa 2019
- Partehartzaileak
- Prentsa gunea
- Antolamendua
- Eskualdearteko Kopa
- Euskal Kopa
- Gasteiz Gamusins
- Kirola
- Gipuzkoa Golden Dragons
- Mangamore Quidditch Kopa 2018
- Txapelketa
- Euskal Liga 2019-2020
- Taldeak
- Lege jakinarazpena