Foto de la euskal selezkioa estrenando la equipación eguzkilore. Foto de «Aita».

Prentsa oharra – Quadballeko Euskal Selekzioak zortzigarren postua eskuratu du «Quadball Nations Cup» txapelketan, Ingalaterra, Frantzia, Vietnam eta Herbehereei irabaziz.

[Sodupen, 2023ko urriaren 15an] Urriaren 7an eta 8an, Euskal Selekzioak parte hartu zuen azken txapelketatik 5 urte igaro ondoren, Selekzioa zelaira itzuli zen «Quadball Nations Cup» lehiaketan parte hartzeko. Oraingo honetan, euskaldunek lehen aldiz nazioarteko selekzioen aurka jokatu zuten eta sailkapenean zortzigarren posturaino igotzea lortu zuten.

Lehenengo egunean, «Heriotzaren taldea» ezizenaz bataiatu zen taldean, Euskadik eguzkilore ekipazioa estreinatu zuen Frantzia, Italia, Ingalaterra, Espainia eta Kataluniaren aurka lehiatzeko. Bost enfrentamendu horietan Euskadik Ingalaterrari irabazi zion, eta talde euskaldunaz gain Italiak soilik lortu zuen egun hari irabaztea. Egun horretan Euskadik 26 gol sartu zituen eta 63 sartu zizkioten. Harrapaketei dagokienez, 5etik 4 hartu zituen.

Lehen eguneko emaitzak: Euskadi 40-120* Frantzia, Italia 180-110* Euskadi, Euskadi 90*-80 Ingalaterra, Catalunya 120-70* Euskadi, Euskadi 70*-160 Espainia.

catch

Egun gogor horren ondoren, Euskadi, kemena galdu gabe, igandera iritsi zen borroka emateko prest. Bigarren egunean, selekzioak Vietnam, Herbehereak eta Frantziaren aurka jokatu zuen, partidurik galdu gabe eta zortzigarren postua lortuta. Gertaera gogoangarria izan zen, bertaratutakoen iragarpenek 10-14 postuen artean kokatzen baitzuten selekzioa. Egun horretan Euskadik 30 gol sartu zituen eta 14 sartu zizkioten. Harrapaketei dagokienez, 3tik 2 hartu zituen. Txapelketaren amaieran Euskadik 56 gol sartu zituen, 77 sartu zizkioten eta 8 harrapaketatik 6 hartu zituen.

Bigarren eguneko emaitzak: Vietnam 30-150* Euskadi, Herbehereak 70*-130 Euskadi, Euskadi 80*-70 Frantzia

Euskal Selekzioaz gain, Espainiako selekzioaren lorpena nabarmendu behar da, lehen postua eskuratu baitu. Kataluniako selekzioak ere Euskadi baino bi postu gehiago lortu ditu, seigarren postuan. Euskadik nazioartean aurreko esperientzia zuten selekzio hauen aurka izan zituen norgehiagoka zuzenetan porrota lortu zuen.

Salouko (Tarragona) «Mediterranean Sport Village» kirol-gunea izan zen kirol-ekitaldi zirraragarri honen eszenatokia. Selekzio parteartzaileak, Katalunia eta Espainiaz gain, Japonia, Vietnam, Turkia, Austria, Alemania, Txekia, Irlanda, Eskozia, Eslovenia eta beste hainbat herrialdeetatik zetozen. Txapelketa aukera paregabea izan zen aurtengo Munduko Txapelketara joaterik izan ez zuten selekzioek eta joan ziren selekzioetako bigarren taldeek lagunarteko lehia giroan bat egiteko.

Quadballa 20 urteko kirol misto eta inklusiboa da. Errugbia, eskubaloia eta zelai errearen ezaugarriak bateratzen ditu, eta oso estrategikoa eta taktikoa da, inork galdu ezin duen ikuskizun paregabea! «Quadball Nations Cup» aukera paregabea da kirola maite dutenek partida zirraragarriez gozatzeko eta hainbat nazionalitatetako quadball jokalarien trebetasuna gertutik ikusteko. Kirola hobeto ulertzeko, kontsultatu «¿Qué es el quadball?» bideoa.

Kirol hau duela 9 urte hasi zen jokatzen Euskadin, eta denbora horretan zehar talde bat baino gehiago eratu dira probintzia bakoitzean, eskualdeetako txapelketetatik hasi eta herrialde bakoitzeko onenaren aurkako Europako txapelketetaraino. Euskadi Quadball elkarteak antolatzen ditu ekitaldiak eta erakustaldiak, ikastetxeekin koordinatzen da kirola egiteko eta Euskadiko kirolaren kudeaketa guztiak egiten ditu. Gaur egun, guztiz doakoa den Unitate Didaktiko bat eskaintzen dute, DBHko 1. eta 4. mailako geletan ezartzeko prest dagoena. Ikus https://www.euskadiquadball.eus/unidad-didactica-de-e-f/

Quadball Nations Cup-eko ranking finala. Espainia lehenengoa, Italia bigarrena, Turkia hirugarrena, Kalatunia seigarrena eta Euskadi zortzigarrena.
Quadball Nations Cup-eko ranking finala. Espainia lehenengoa, Italia bigarrena, Turkia hirugarrena, Kalatunia seigarrena eta Euskadi zortzigarrena.
Euskal selezkioa eguzkilore ekipazioa estreinatzen. «Aita»-ren argazkia.
Euskal selezkioa eguzkilore ekipazioa estreinatzen. «Aita»-ren argazkia.
elekzioaren argazkia Quadball Nations Cup-eko kopa altxatzen. Gio Forino-ren argazkia.
Espainiako selekzioaren argazkia Quadball Nations Cup-eko kopa altxatzen. Gio Forino-ren argazkia.

Ekitaldiaren funtsezko xehetasunak:

Ekitaldiaren izena: Quadball Nations Cup

Data: 2023ko urriak 7 eta 8

Lekua: Mediterranean Sport Village, Salou, Tarragona

Selekzio parte-hartzaileak: 18 nazioarteko selekzio

Jokalari Kopurua: 350 Gutxi gorabehera

https://linktr.ee/theqnationscup

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:

Ane Aranguren 

622 29 00 82

quadball.comunicacion@gmail.com 

euskal selekzioa nations cupean

Prentsa oharra – Euskal selekzioa Nations Cup-ean jokatu du 17 selekzioren aurka.

Quadball-eko Euskal Selekzioa Saloura joango da asteburu honetan “Quadball Nations Cup” txapelketan parte hartzeko eta mundu osoko 17 selekzioren aurka lehiatzeko.

[Sodupe, 2023ko urriak 4] Euskal Selekzioak parte hartu zuen azken txapelketatik 5 urte pasa ondoren, Selekzioa zelaietara itzuliko da urriaren 7an eta 8an “Quadball Nations Cup” txapelketan parte hartzeko, mundu osoko beste 17 selekzio elkartuko dira txapelketa jokatzeko.

Salouko (Tarragona) “Mediterranean Sport Village” kirol-gune ospetsua izango da kirol-ekitaldi zirraragarri honen eszenatokia. Ekitaldi honek lehiaketa-maila aparta agintzen du, eta quadballak mundu osoan eragiten duen aniztasunaren eta pasioaren adierazpen zirraragarria izango da.

Parte hartzen duten selekzioek Katalunia eta Espainiatik Japonia, Vietnam, Turkia, Austria, Alemania, Txekia, Irlanda, Eskozia, Eslovenia eta beste hainbat herrialde hartzen dituzte. Txapelketa aukera paregabea da aurten Munduko Txapelketara joaterik izan ez duten selekzioek eta joan diren selekzioetako bigarren taldeek lagunarteko lehia giroan bat egiteko.

Parte hartuko duten selekzioak asko izango dira, Asiako (Japonia, Vietnam eta Turkia) eta Europako (Austria, Alemania, Txekia, Irlanda, Eskozia, Eslovenia…) selekzioak daude. Txapelketa aukera paregabea da aurten Munduko Txapelketara joaterik izan ez duten selekzioek eta joan diren selekzioetako bigarren taldeek lagunarteko lehia giroan bat egiteko.

Quadball-a duela 20 urte sortutako kirol misto eta inklusiboa da. Errugbia, eskubaloia eta zelai errearen ezaugarriak uztartzen ditu, eta oso estrategikoa eta taktikoa da, inork galdu ezin duen ikuskizun paregabea! “Quadball Nations Cup” aukera paregabea da kirola maite dutenek partida zirraragarriez gozatzeko eta hainbat nazionalitatetako quadball jokalarien trebetasuna gertutik ikusteko.

Kirol hau duela 9 urte hasi zen jokatzen Euskadin, eta urte hauetan zehar lau talde sortu dira, eskualdeetako eta Europako txapelketetan parte hartu dutenak. Euskadi Quadball elkarteak antolatzen ditu ekitaldiak eta erakustaldiak, ikastetxeekin koordinatzen da quadballa praktikatzeko, eta Euskadin kirolaren kudeaketa guztiak egiten ditu.

Ekitaldiaren xehetasunak:

Ekitaldiaren izena: Quadball Nations Cup

Data: Urriaren 7 eta 8

Lekua: Mediterranean Sport Village, Salou, Tarragona

Partehartzaileak: Nazioarteko 18 selekzio

Jokalari kopurua: 400 inguru

https://linktr.ee/theqnationscup

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:

Daniel Price Croft – Director de Torneo

+34 633948755

Theqnationscup@gmail.com