JOKALARIAK

IQAk ezarritako arauen arabera zazpi jokalari daude taldeko. Jokalari bakoitzak bere posizioaren arabera kolore jakin bateko zinta edo banda bat darama:

  • Zaindaria: Talde bakoitzeko bat dago, zinta berdea darama eta bere taldeko uztailak defendatzen ditu beste taldeko jokalariek tantorik sartu ez dezaten. Ehiztariekin batera erasoaldietan parte hartzen dute ere.
  • Ehiztaria: Taldeko hiru daude, zinta zuria daramate eta tantoak sartzen dituzte quafflea uztailetan barna pasaz.
  • Jotzailea: Taldeko bi daude, zinta beltza daramate eta bludgerrak erabiltzen dituzte aurkako taldeko jokalariak aldi baterako jokoz kanpo uzteko.
  • Bilatzailea: minututik aurrera talde bakoitzeko bana dago, zinta horia daramate eta haien helburua snitcha harrapatzea da hau babesten duena saihestuz. Snitch runnerra partiduko 17. minututik aurrera sartzen da jokoan eta jokalariak harrapatzen duenean 30 puntu irabazten ditu haren talderako eta jokoa amaitzen da.

Talde bateko hasierako seikoa prestatzerako garaian kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu bat Genero Araua (Gender Rule) deritzona da: Taldeen osaera mistoa errazteko, ez dago onartuta talde batek genero berarekin identifikatzen diren lau jokalari baino gehiago izatea aldi berean zelaian.

ARBITROAK

Aldi berean eman daitezkeen jokaldi sorta dela eta, quidditch partidu batek arbitro sorta zabal bat izan behar du, gomendatutako gutxienekoa honakoak izanik:

  • Nagusia (Head Ref): Zelaian gertatzen diren jokaldi guztietan azken hitza duen arbitroa da. Oro har quaffle jokoaz eta honekin markatzen diren tantoez arduratzen da, bai eta hau eramaten duten jokalariek egindako faltez.
  • Laguntzaileak (Assistant Ref): Head Refaren laguntzaile nagusiak dira eta zelaiaren ikusmira zabalagoa emanez honi. Arreta bludger jokoan, hauekin kanporatutako jokalarietan eta jotzaileek egindako faltetan jartzen dute batik bat.
  • Snitch korrikalaria (Snitch Runner): Arbitro hau bizkarrean zintzilik daraman snitcharen harrapaketa babesteaz arduratzen da.
  • Snitch arbitroa (Snitch Ref): Bere eginkizuna snitcha jarraitu eta bilatzaileak faltarik egin gabe hartzen saiatzen direla ziurtatzea da. Behin hartu dutenean, arauen arabera harrapaketa zuzena izan dela ziurtatu behar du ere.

Bai arbitro nagusiak, laguntzaileek zein snitch arbitroak honela aitortzen dituen IQA Referee Development Team-aren ziurtagiri bat izan behar dute.