Gorputz Hezkuntzarako Unitate Didaktikoa

Foto panorámica de patio de ikastola donde una clase de primaria juega a quidditch

Kirola garapen pertsonalerako funtsezko jarduera bat da, ikaskuntza eta lankidetza oinarritua, zailtasunak gainditzeko, sozializatzeko, errespetatuz jokatzeko eta erronka berriei aurre egiteko gai sentitzeko. Gure kirola ezberdina da, bai bere dinamika alternatiboengatik, bai praktikatzen duten pertsonengatik. Ezaugarri hauek komunitate oso positiboa sortu dute liga profesionaletan. Unitate Didaktikoa honen bidez gure komunitate ederraren zatitxo bat eraman ahal izango duzue zuen ikastetxeetara.

Gero eta hezkuntza-proiektu gehiagok zeharkakotasunean zein praktikan motibatzeko eta irakasteko modu bat bilatzen dute. Euskadi Quadball-ek eredu hori hartzearen aldeko apustua egiten du, metodologia berriak batzen dituzten unitate didaktikoetan bere ikuspegia, filosofia eta balioak babestuz. Beren dinamiketan parte hartuko duten ikasleek eta irakasleek baliabide oso zehatzak eta praktikoak aurkituko dituzte. Unitate honetan, jakina, egungo hezkuntza-curriculumean oinarritutako konpetentzia eta helburu ebaluagarriak barneratzen ditu.

Mundu guztiarentzat eskuragarri dauden baliabide hauen bidez Euskadi Quadball-en uste dute urrezko aukera bat ematen dela (Snitch-a bezala) talde gazteenetara iristeko, Harry Potterren istorioen zale izan ala ez. Hezkuntza-material berrikusi eta eguneratu honetan beste kirol batzuen antzeko dinamikak konbinatzen dira, hala nola eskubaloia, saskibaloia edo errugbia.

Ekaitz Etxebarria (Hezkuntza-proiektuetako, e-learningeko, hobekuntzako eta hezkuntza-kalitateko irakasle-koordinatzailea)

Edukiak

  • 8 saio, 55 minutukoak
    • Sarrera-saio 1
    • 3 garapen-saio
    • Lehiaketaren autoantolaketa-saio 1
    • 3 eguneko txapelketa
  • Azalpen-materiala:
    • Funtsezko kontzeptuen diapositibak (materiala, arauak eta rolak)
    • Kirola sakontasunean ulertzeko diapositibak (historia, araudia)
  • Ebaluazio-materiala:
    • Kahoot
    • Aurretiazko ezagutzei buruzko galdetegia
    • Erregistro anekdotikoa
    • Kontrol- eta koebaluazio-zerrenda
  • Eranskinak
    • 1. eranskina – Ariketa liburua
    • 2. eranskina – Rolak ebaluatzeko gakoak
    • 3. eranskina – Erreferentzia-taulak

Saioak

55 minutuko saio bakoitza erraz interpreta daitekeen taula-formatu batean islatuta dago. Taula horien barruan beroketa- edo sarrera-fase bat, saio bakoitzerako garapen-fase espezifiko bat eta luzatze-, dutxatze- edo hausnarketa-fase bat izango ditugu. Ariketak dokumentu bereko ariketa-liburuaren atalera eramango gaituen estekaren bidez kontsultatu ahal izango dira. Horrela, hobeto ulertuko ditugu ariketa bakoitzaren helburua, aurrebaldintzak eta azalpenak. Gainera, estekak erabiliz, saio bakoitzean erabiltzen diren ebaluazio-baliabideetara iritsi ahal izango gara.

Justifikazioa

Unitate didaktiko hau DBHko 3. mailara zuzenduta dago eta Gorputz Hezkuntzan etapa honetako landu ohi ez diren alderdi kurrikularretan zentratzen da. Bigarren hezkuntzan ematea gomendatzen da, kirolaren konplexutasuna dela eta. Hala ere, lehen hezkuntzan frogatu ondoren erabilgarria dela ondorioztatu da.

Metodologia

Unitate didaktikoan, modu orokor batean, problemak ebazteko metodologia erabiltzen da. Hori osatzeko, banakako jarraipen-metodologiak eta ikaskuntza kooperatiboko metodologiak erabiltzen dira zenbait saiotan.

Ebaluazioa

Bi ebaluazio diagnostiko egiten dira. Aurretizko ezagutzen ebaluazioa eta amaierakoa eginez ebaluazio ipsatiboa (edo konparaziokoa) egitea ahalbidetzen da. Gainerako saioetan prestakuntza-ebaluazioa egiten da, erregistro anekdotikoaren eta kontrol-zerrendaren bidez.

Azalpen-materiala

Ebaluazio-materiala

Eranskinak

Bertsioak

Unitate Didaktikoa

Egileak

Material hau Andoni Aranguren Ubiernak, Euskadi Quadball-eko lehendakariordeak eta bazkide sortzaileak; eta Ekaitz Etxebarria Gómezek, hezkuntza hobekuntzako irakasle eta espezialistak sortu dute.