Tag Archive for: Notas de prensa

Euskal Selekzioak IQA European Games 2026 Salou-en parte hartuko du

Euskal Quadball Selekzioak IQA European Games 2026ean parte hartuko duela baieztatu du. Txapelketa urriaren 3an eta 4ean ospatuko da Salouen. Lorpen hau aurrerapauso garrantzitsua da taldearentzat eta euskal kirol komunitatearentzat, aurreko urtean Mundu Kopan lehen aldiz parte hartu eta 22. postuan lortu eta gero.

Quadballa eskubaloia, errugbia eta brilearen elementuak nahasten dituen kirol mistoa da, eta bere berritasuna eta dinamika aniztasunagatik nabarmentzen da. Euskal komunitatea aitzindaria izan da kirol honen garapenean Europa mailan, 2015ean Euskal Liga sortuz eta Q5 bezalako formatuak egokituz espazio itxietan jokatzeko. Parte hartze hau ez da zelaian soilik emango, euskal komunitateko hainbat kide funtsezkoak izan txapelketaren antolakuntzan ere.

 

Prentsa-oharra

2026_09_25 Euskal Selekzioa lehen aldiz lehiatuko da European Gamesen

Selekzioaren irudiak

La euskal selekzioa se prepara para un patido cantando su himno "Sagarra Jo" y ondeando la ikurrina

Euskal Selekzioa partidurako prestatzen da “Sagarra jo!” himnoa abestuz eta ikurrina astinduz

Goiko argazkiak pertsonan honen izenean joan behar dira: Aranguren

Les jugadores de la euskal selekzioa se reúnen abrazados en un tiempo muerto.

Goiko argazkiak pertsonan honen izenean joan behar dira: Rubén Díaz (@rub1dn)

 

Fotografía de la euskal selekzioa junto a la selección catalana en la copa de naciones 2025

Euskal Selekzioak Espainia mailan errekonozimendu ofiziala lortzeko pauso berri bat eman du

Gaur, abuztuak 3, Euskadi Quadballek estatutu aldaketa proposamen bat egin du Asociación Quadball Españako (AQE) batzarrean, elkartearen barnean selekzio nazionalen existentzia eta garapena onartzeko asmotan.

Bai Euskadi Quadballeko Zuzendaritza Batzordeak eta bai Bizkaia Boggarts klubak aurkeztu aurretik onetsitako ekimen honek AQEren estatutuek urteetan zehar existitu den kirol errealitate bat islatzea du helburu. Euskal Selekzioaren kasuan, bere bidea 2018an hasi zen Gasteizen ospatutako Eskualdearteko Kopan eta ordutik nazioarteko hainbat lehiaketetan izan da euskal quadballaren ordezkari.

Bidaia honetako pauso erabakigarri bat 2024ko urriaren 16an gertatu zen, AQEko batzarrak Euskal Selekzioak 2025eko Munduko Txapelketan parte hartzeko eskaeraren alde bozkatu zuenean. Parte hartzeko Espainiako elkartearen baimena behar zen, baita Nazioarteko Quadball Elkartearen (IQA) aitorpena ere. Horrek, bi erakundeen aldetik Euskal Selekzioaren lehen errekonozimendu ofiziala ekarri zuen. Prozesu honen ondorioz Euskal Herriak Brusela-Tubizen (Belgika) ospatutako 2025eko Munduko Quadball Txapelketan lehiatu ahal izan zuen uztailaren 11tik 13ra, eta bertan 22. postua lortu zuen mundu mailan.

Esperientzia honek bost urte baino gehiagoko historia duen kirol proiektu honen sendotzea erakusten du. Eta hazten jarraituko du Salouen jokatuko den European Games 2026, Europako selekzio nazionalen txapelketan, parte hartzeko asmoarekin.

Proposamen honek Eskualdeko Selekzio Nazionalak ofizialki aitortu, haien aitorpenerako baldintzak ezarri eta elkartearen barruan duten funtzionamendua definitzen du. Hau AQEko araudian txertatzea da helburua, beti ere quadballaren hazkundea sustatzeko, nazioarteko ordezkaritzarako aukerak zabaltzeko eta kirolaren parte diren erakunde desberdinen arteko lankidetza indartzeko xedearekin.

Nazioarteko kirol batean Euskal Selekzioaren aitortza ofiziala oso gutxitan ematen den gertaera da. Euskadi Quadballentzat errekonozimendu honek quadballa aniztasunarekin eta inklusioarekin konprometitutako kirola dela erakusten du, hauek iraganean bere garapena definitu duten balioak izanik. Eta aniztasun hau ez da kirol honek ezaugarri bezala duen genero-alderdira mugatzen, identitate nazional desberdinen errespetura eta ordezkaritza-eredu anitzen elkarbizitzara ere zabaltzen da.

Prozesu honekin Euskadi Quadballek kirolaren garapenarekiko eta aniztasuna islatzen duen antolakuntza-eredu bat eraikitzeko duen konpromezua berresten du, parte-hartze handiagoa sustatuz eta jokalari eta klubentzako aukera berriak sortuz.

Proposamen hau AQEko batzar nagusian aurkeztu eta eztabaidatuko da, bere estatutuetan ezarritako prozedura jarraituz.

Jarraian, aurkeztutako zuzenketa kontsulta dezakezu: