Ondorengo lege-baldintzek Asociación para el fomento del quidditch en el país vasco “Euskadi Quidditch” (aurrerantzean “elkartea”)rena den www.euskadiquidditch.eus web gunearen (aurrerantzean “gunea”) erabilera eta sarbide-baldintzak erregulatzen dituzte. Gune honen erabilerak zuk (aurrerantzean “erabiltzailea”) lege-baldintzak irakurri eta ulertzen dituzula esan nahi du, eta bere osotasunean betetzeko konprometitzen zarela. Erabiltzaile gisa bertako baldintzekin ados ez egotekotan gunera sartzeari utzi beharko diozu.

Jabetza Intelektuala eta industriala

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeari eta arlo honetako legediari atxikiz webgune hau Asociación para el fomento del quidditch en el país vasco “Euskadi Quidditch” -ren jabetzakoa dela jakinarazten dizugu, Portugaleten, Sancho Archiniega kaleko 13. zenbakian, 2. eskuinean, 48920 (Bizkaia), helbideratua, eta I.F.Z. G-95.860.466 izanik. Guneko eduki guztiak, besteak beste hurrengoak barne hartuz: marka komertzialak, logotipoak, grafikoak, irudiak, soinu edota irudi fitxategiak, softwarea, programazio kodeak, testuak, ikonoak eta zerbitzuak identifikatzen dituzten izenak (aurrerantzean “materialak”), erakundearen jabetzakoak dira eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen inguruan indarrean dagoen legediak babesturik daude.

Nola erakundea hala haren jarduerak ez daude inolako moduan Warner Bros., J.K. Rowling edota afiliatuekin lizentziaturik, loturik, babesturik ezta erlazionaturik ere. ‘Quidditch’, ‘Harry Potter’ eta erlazionatutako beste izen batzuk, pertsonaiak edota aztarnak © Warner Bros.eko marka erregistratuak dira. Harry Potterren nobelen argitalpen eskubideak © J.K. Rowling-en jabetzakoak dira. Orrialde hau ez da © Warner Bros., © J.K. Rowling, edota hain editore eta lizentziadunengatik idatzia, prestatua, onetsia edo lizentziatua izan. Horregatik ez du haien pertsonaien edo sorkuntzen inguruan inongo eskubiderik erreklamatzen, © Warner Bros., © J.K. Rowling, edota hain editore eta lizentziadunekin erlazionatuta ez dauden orrialde honetako egile, laguntzaile eta boluntarioek egiten ez duten moduan.

Erabiltzailea gunera sartzeak ez du jabetza eskubideen gainean inolako uko, transmisio edota lagatzerik, ez oso ez partzialik, ekartzen berekin. Hori dela eta, eduki eta elementuei sarbideak ez dio erabiltzaileari, inongo kontzeptupean, hauen kopia, salmenta, aldaketa, argitalpen, lagapen, transmisio edo bertan dagoen informazio eta elementuetan oinarrituta produktu edota zerbitzu berriak sortzeko aukera ematen. Horregatik erabiltzaileak ezingo ditu, elkartearen aldez aurretiko berariazko eta idatzizko baimenik gabe, gunean dauden materialak inolaz ere kopiatu, banatu, jaitsi, aldatu, kendu, ezabatu, argitaratu, transmititu edota baliatu.

Erabiltzeak ez du zerbitzuarekin edo haren elementuekin lotutako eskubide edo lizentziarik lortzen, baliozko baldintzekin bat etorriz zerbitzua erabiltzeko eskubide mugatua izan ezik. Elkartearen zerbitzuen bidez atzitutako eduki edota elementuak norbere erabilera eta beharretarako baliatu ahal izango ditu soilik; zerbitzuen, materialen, elementuen edo hauengandik lortutako informazioaren zuzeneko zein zeharkako ustiapen komertziala ez egitera behartuz.

Elkartearekin info@euskadiquidditch.eus posta elektronikoaren bitartez jar zaitezke kontaktuan. Espresuki beste modu batean ezarri ezean, elkartearekin komunikazio guztiak gutun bidez helbide fisikoan edo posta elektroniko bidez egin ahal izango dira. Elkartea Erabiltzailearekin posta elektroniko bidez jarriko da kontaktuan, bere eskutan daukan edo eman zaion helbidean.

Gunearen funtzionamendua

Elkarteak edozein unetan, alde bakarretik eta aldez aurretik erabiltzaileei notifikatu beharrik gabe edukiak, egitura, funtzionamendua edota gunera sartzeko baldintzak aldatzeko eskubidea gordetzen du.

Gune honetako erabiltzaileek bertako informazioa okerra, osatugabea edo zaharkitua izan daitekeela, eta akats tipografikoak izan ditzakeela jakitun dira eta onartzen dute. Elkartea ez dago gune honetako edukia berritzera behartuta eta ez da ez-berritzearen arduraduna izango. Erabiltzailearen beraren ardura da edonolako informazio, aholku, iritzi edo gune honetan erabilgarri dagoen beste motako edukiren zehaztasuna edota erabilgarritasuna balioztatzea. Modu berean, mantentze-, eguneratze-, hobetze- edo konpontze-lanak egiteko, elkarteak gunera sarrera aldez aurretik notifikatu beharrik gabe aldi baterako eteteko eskubidea gordetzen du.

Debekatuta dago erabiltzaileak gunea legez kanpokoa, mehatxagarria, kalumniazkoa, iraingarria, propagandistikoa, lizuna edo pornografikoa den materialen transmisiorako erabiltzea. Modu berean, ezin da egungo legediaren arabera ardura zibilik eman dezakeen inongo materialik partekatu. Edonola ere, erabiltzailea izango da beti arduradun bakarra.

Elkarteak ezin du web gunea edo honi ostatu ematen dioten zerbitzariak birus edo beste motako software arriskutsuetatik libre egoterik bermatu. Era berean, ezin du gune honen, eta haren zerbitzuen eta edukien, erabileraren jarraitasuna, baliagarritasuna eta hutsezintasuna bermatu, ez eta hirugarrengoek gune honen bidez hornitutako informazio eta edukien zilegitasuna, fidagarritasuna edo baliagarritasuna ere.

Orokorrean, egungo legediaren arabera gaitasun juridiko nahikoa daukaten pertsona fisiko eta juridikoek soilik erabili ahal izango dute gune hau. Salbuespen gisa, aldez aurretik gurasoen edo legezko tutoreen baimena jaso duten adingabeek ere erabili ahal izango dute gunea, lehenengo hauek izanik adingabeak guneaz egiten duen erabileraren erantzuleak.

Erantzukizun muga

Elkarte honek ez du inolako ardurarik hartuko erabiltzaileen erabileratik eratorritako edozein kalte zuzen ala zeharkakotan, irabazien etetean edo datu edota bezeroen galeran, ez eta webgune hau erabiltzeko ezintasunean ere. Webgune honek erakundearen kontroletik at dauden hipertestu estekak (“Linkak”) eta beste gune eta web orrialdeetara helarazpenak izan ditzake. Horrelakoetan, elkarteak ez du orrialde hauetan ager daitezkeen edukien ardurarik hartuko.

Erabiltzaileak berariaz onartzen du elkartea edozein erantzukizunetik kanpo uztea erabiltzaileak webgune honetako edukietan oinarrituta burututako ekintza edota ez-egiteen gainean. Erabiltzaileak berariaz ulertu eta onartzen du hemendik deskargatu edo eskuratutako edozein eduki, software edo bestelako material mota, bere kabuz eta arduraz egingo duela, eta erabiltzailea izango dela bere sistema informatikoan gerta lekizkiokeen datu galera edo kalteen arduradun bakarra.

Erakundeak haren esku dagoen guztia egin du leku honetan dagoen informazioaren osotasuna zilezkoa dela ziurtatzeko. Aitzitik, webgune honetako erabiltzaileek onartzen dute badakitela hemengo edukien parte bat okerra, osatugabea, zaharkitua edota akasduna izan litekeela.

Erabiltzaileen portaera. Debekuak

Erabiltzaileak, web gunea eta bere edukiak zein zerbitzuak modu arduratsu batean erabiliko dituela agintzen du. Beti ere legearen, ohitura onen eta baldintza orokor hauen arabera, eta gainontzeko erabiltzaileekiko errespetua mantenduz.

Modu berean, erabiltzaileak web gunean dauden material eta informazioaren erabilera egokia egingo duela hitzematen du. Horrek esan nahi du ez dituela legez kontrako ekintzak edo delitu izan litezkeenak egiteko erabiliko, ez eta beste norbaiten eskubideen aurka doan zerbait egiteko, edo jabetza intelektual eta industrialaren inguruko edota baliozkoa den ordenamendu juridikoko beste edozein arau hausten duen zerbait egiteko erabiliko ere, erabiltzailea izanik hirugarren pertsona baten edota elkartearen aurrean hemen ezarritakoa ez betetzearen erantzule bakarra.

Erabiltzaileak Legea, morala, ordena publikoa eta bertako erabilera baldintza orokorren aurka doan inongo material edo informaziorik ez helarazi, sartu, zabaldu edo hirugarrengo baten eskura jartzeko konpromisoa hartzen du. Dena den, erabiltzaileak inolako nahasketetara eramaten ez duen egiazko informazioa eman behar du beti, bai eta nortasun-datu zuzenak, inoiz ere hirugarrengo baten lekua hartuz edo bere izenean eginez. Edozein irregulartasunen urratzeari dagokionez, gogoratu zure ordenagailuko IP helbidea erregistratuta geratzen dela gure web gunera sartzearekin batera.

Datuen Babesa eta Pribatutasun Politika

Abenduaren 13ko Izaera Pertsonalekok Datuak Babesteko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan zehaztutakoaren arabera (1999ko abenduaren 14ko E.A.O. 98 zk), izaera pertsonaleko datuen babes kontuetan indarrean dagoena, elkarteak gunean sartzen dituen izaera pertsonaleko datuak biltzen dituen fitxategi bat dagoela jakinarazten dio erabiltzaileari. Elkartea da fitxategi horren arduraduna.

Erabiltzailea eta datuen jabea jakinaren gainean geratzen da eta bere baiezko argia ematen du hainbat inprimaki betetzearekin bat bere datu pertsonala elkartearengatik automatizatutako fitxategi batetara gehitzeko. Elkarteak hitzematen du izaera pertsonaleko datuak behar den konfidentzialtasunaz maneiatuko dituela eta haiekiko sekretu eginbeharra beteko duela. Helburu horretarako legeak ezarritako zentzuzko segurtasun neurriak hartuko dira, datuen aldaketa, galera edota baimenik gabeko sarbidea ekiditeko.

Aipatutako legean ezarritakoa betez, datuen lagatzaileak edozein momentutan sarbide, zuzenketa, indargabetze edota aurkaritza eskubideak erabili ahal izango ditu elkartearen aurrean, bai Sancho Archiniega Kalea 13, 2. eskuina, 48920 Portugalete (Espainia) helbidean edo posta elektroniko bat bidaliz info@euskadiquidditch.eus helbidera.

Cookien erabilera politika

Cookieak erabiltzen ari zaren Web guneak edo aplikazioak, orrialdeetatik edo aplikaziotik zure ibiltartean, zure nabigatzailean edo gailuan (Smartphone, tableta edo konektatutako telebista) instalatzen dituen artxiboak dira eta zure bisitaren inguruan informazioa biltzeko balio dute. Jarraian, “Cookieak” zer diren, Web gune honek zeintzuk erabiltzen dituen, zure nabigatzailean nola desaktibatu eta hirugarrengoen Cookien instalazioa nola blokeatu azaltzen duen informazioa topatuko duzu.

Web orrialde honek ondorengo Cookieak erabiltzen ditu:

Errendimenduaren hobekuntzarako Cookieak: Cookie mota honek zenbait tresna edota zerbitzuetarako zure lehentasunak gordetzen ditu, gure ataria bisitatzen duzun bakoitzean birkonfiguratu behar ez izateko, eta kasu batzuetan hirugarrengoek egindako ekarpenak izan daitezke.

Analisi estatistikorako Cookieak: Bai elkartearen edo bai hirugarrengoen aldetik maneiatuta, bisitarien kopurua kuantifikatu eta erabiltzaileek gure zerbitzuez egiten duten erabilera estatistikoki aztertzeko aukera ematen dutenak dira. Horri esker gure Web orrialdeko nabigazioa aztertu dezakegu, eta eskaintzen ditugun produktuak eta zerbitzuak hobetu modu horretan.

Geolokalizazioko Cookieak: Cookie hauek ordenagailu, Smartphone, tableta edo konektatutako telebista baten kokalekua zehazten saiatzen diren programengatik dira erabiliak, modu guztiz anonimoan eduki eta zerbitzu egokiagoak eskaintzeko.

Gainera, elkarteko zenbait zerbitzuk hainbat sare sozialekin konektoreak erabil ditzakete: Facebook, Twitter, Instagram, etab. Erregistro soziala erabiliz, sare sozialari Cookie iraunkor bat biltzeko baimena ematen diozu. Cookie honek zerbitzuan zure identifikazioa gogoratzen du, ondorengo bisitetan sarbidea askoz ere azkarragoa eginez.

Interneten ibiliz eta gure Web Gunean jarraituz Cookie Politika honetan bilduta dauden Cookien erabilera baldintzak onartzen ari zara. Elkarteak Cookie Politikara sarbidea ematen du erregistratzeko unean erabiltzailea informatuta mantentzeko helburuarekin eta uneoro Cookien erabilera blokeatu, deuseztatu edota baztertzeko eskubideari kalterik egin gabe.

Edonola ere, Cookieak gure Web Gunearen erabilerarako beharrezkoak ez direnez, zure nabigatzaileko konfigurazioa aktibatuz blokeatu edo desgaitu ditzakezula jakinarazten dizugu, Cookie ororen instalazioa edo batzuena soilik baztertuz. Ia nabigatzaile guztiek Cookieak sumatzea edo zuzenean baztertzea ahalbidetzen dute. Baztertzekotan, gure Web Gunea erabiltzen jarraitu ahal izango duzu baina zerbitzu batzuen erabilera mugatua izan liteke eta ondorioz zure esperientzia gure Web Gunean okerragoa ere.

Jarraian zure nabigatzailean Cookieak nola kudeatu kontsultatzeko informazio guztia eskura izan dezazun nabigatzaile eta gailu nagusien estekak erakusten dizkizugu.

Chrome, http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647 helbidean
Explorer, http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9 helbidean
Firefox, http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we helbidean
Safari, http://support.apple.com/kb/ph5042 helbidean

Erakundeak ezin du kontrolatu eta ez da cookie politika honetan aipatutako Googlen pribatutasun politika eta zehaztapen eta baldintzen egiazkotasunaren erantzule egiten.

Kanporatze eskubidea eta baliogabetasun partziala

Elkarteak, aldez aurretik notifikatu beharrik gabe, erabiltzaile bati web guneko zerbitzu batzuen edo denen erabilera baliogabetu, deuseztatu edo ezeztatzeko eskubidea gordetzen du, bere irizpideen arabera, eta egoera dena delakoa izanik ere, honek gunearen erabilera oker bat egin izan balu.

Auzitegi eskudun batek legezko baldintza hauetan dauden edozein xedapenen legez kontrakoa edo baliogabekoa dela ebazten badu, xedapen hori baztertua izango da legez horrela eskatzen bada. Erabiltzaileak baztertuak izan ez diren gainontzeko xedapenak aldatuko ez direla eta indarrean jarraituko dutela onartzen du

Lege aplikagarria eta Eskumena

Gune gau Espainian dago kokatuta eta bertatik jarduten da ere. Gune honi dagozkion kontu guztiak Espainiako legeen arabera zuzentzen dira eta Espainiako Epaitegi eta Auzitegi eskudunen jurisdikziopean daude, lege gatazken inguruko oinarriak ezargarriak izan gabe. Erabiltzaileak kontsumitzaile egoera ez izatekotan edo bizilekua Espainiatik kanpo izatekotan, elkartea eta erabiltzailea Bilboko Epaitegi eta Auzitegien eraginpean jarriko dira, egoki dakiekeen beste edozein eskumeni argi uko eginez.

Erabiltzaileak gune hau Espainiatik kanpo erabiltzea erabakitzen badu, bere ekimenez egiten duela kontuan hartu behar du, eta dagozkion lekuko legeak betetzearen arduraduna da.